Euskadi-Basque Country BanderaTKE Ligaren XI ediziotik aurrera liga hasteko erabili den estropada berezia da, izan ere Euskal Herritik kanpora jokatu baita, Euskal Herria promozionatu asmoz.
Ez da Bartzelonan antolaturiko lehenengo traineru estropada. 1992an, Joko Olinpikoen harira, jokatu zen estropada bat, Castropolek irabazi zuena. Olimpiada Cultural de Barcelona izenarenpean jokatu zen.
2008an ligaren hasiera Euskal Herritik kanpora egitea erabaki zen. Uraren Bandera izena izan zuen Zaragozako EXPO 2008aren harira jokatu baitzen Ebroko uretan. Urdaibai izan zen irabazlea. 2011an saiakera berri bat egin zen Bordelen (Frantzian) baina Garona ibaiaren korronte indartsuen erruz estropada eremua finkatzeko izan ziren arazo larrien ondorioz bertan behera gelditu ziren larunbateko (Trophée Bordeaux Casino Lucien Barrière) eta igandeko (Grand Prix CCI de Bordeaux) estropadak.
2013 eta 2014an Bartzelonan jokatu zen Euskadi-Basque Country Bandera izenarekin. Bezperan llauten estropadak izan ziren eta asteburu osoko festa antolatu zen, herri kirolen erakustaldiak eta euskal musika taldeen kontzertuak barne. 2013an itsasoa bare egon bazen ere 2014an itsaso handia izan zuten.
Hurrengo ekitaldiak Andaluzian izan dira. 2015ean Málagan jokatu zen, Malagetako hondartzan eta 2016an Sevillan, Guadalquivir ibaian, erlojupeko frogan.