Eztabaida:Armada Berdea
Erreferentziekin zalantza[aldatu iturburu kodea]
Erreferentzien aurretik ezin dut "erreferentziak" deitutako atalburua jarri, azken parrafoa "tantiloi" bat dela esaten baitit Wikipediak.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 03:16, 5 otsaila 2020 (CET)
Jatorrizko artikulua[aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau egiteko, jatorrizko artikulu hau erabili dut: http://k17.eus/2018/06/02/armada-berdeak/
Hala ere, gauza batzuen ordena aldatu ditut, "modu wikipedikoagoan" gera dadin.
Nola duzue nahiago: jatorriko artikuluaren estrukturazioan edo hemengo artikuluaren estrukturazioan?--Draza Mihailovitx (eztabaida) 03:18, 5 otsaila 2020 (CET)
- Nik uste artikulu honetan dagoen eran irakurgarriagoa dela. Hobetzeko ikusten dizkiodan alderdiak, egiturari dagokionez: paragrafo luze samar batzuk zatitzea eta irudiak jartzea (ahal bada). Eta, eskatzen hasita, ondo legoke iturri bakarra k17.eus ez izatea, erreferentzia gehiago txertatzea. Bestalde, Wikipedia ezin da erreferentziatzat aipatu; beraz, errusierazko eta ukrainerazko edizioen aipamenak ezabatzera noa, erreferentzietatik. Orri honetan jarriko dut Wikipediaren edizio horietatik edukiren bat itzuli dela. --Xabier Armendaritz 2020-02-05, 09:35 (UTC)
Wikipediaren beste edizioetatik hartutako edukia[aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, errusierazko wikipediako «Зеленоармейцы» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ukrainerazko wikipediako «Зелена армія» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |