Edukira joan

Eztabaida:Oier Araolaza Arrieta

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aldaketa proposamen batzuk egin nahi nituzke[aldatu iturburu kodea]

Semeak jakinarazi dit wikipedian niri buruzko sarrera dagoela eta pozik eta eskertuta idazten dizuet. Eskerrik asko!

Uste dut ez dela egokia bakoitza bere buruari buruzko sarreran esku-hartzea, baina oker dauden kontu batzuk zuzentzeko proposamena egin nahi dizuet. Barkatu atrebentzia.

- "Kezka, Haritz eta Argia euskal dantza-taldeetan aritzen da dantzan 2000. urteaz geroztik". Data hori ez da zuzena, berez Dantzan proiektua martxan jarrai zen data da 2000. urtea. Kezkan 1980an hasi nintzen, Haritzen 1992an eta Argian 1993n. Baina tira, data horiek ez dakit garrantziarik duten. Bestalde, Haritz-en ez naiz aritzen dagoeneko, urte askotan aritu naiz eta gaur egun ere harreman handia dut taldearekin, baina urte batzuk dira denetara iritsi ezinda Haritzen aritzeari utzi niola.

- "Kazetaritzako ikasketak bukatuta, ETBn eta Elhuyar-en lan egin zuen" > ETBn zehazki albistegietan eta Iparra kultura saioan aritu nintzen.

- "Eibar.org elkarteko kide hasiera-hasieratik, bertan dauka Dantzing izeneko bere blog pertsonala," > Azken urteotan batez ere Dantzan-en dut nire komunikazio jario nagusia, hementxe: https://dantzan.eus/kidea/oier Eibar-org-ekoa aspaldi dut eguneratu gabe.

- "dantzan.eus gunea ere sortu zuen Euskal Dantzarien BIltzarrarekin." Puntu hau garrantzitsua litzateke zuzentzea, ez baita zuzena. Euskal Dantzarien Biltzarrak ez du zerikusirik dantzan.eus-ekin. Dantzan.eus kudeatzeko Dantzan elkartea sortu genuen eta Dantzan elkarte horrek ez du zerikusirik Euskal Dantzarien Biltzarrarekin

- "Elgoibarko Haritz dantza taldean 18 urterekin hasi zen dantzan eta zenbait urtez aritu zen taldean. Egun Eibarko Kezka dantza taldeko arduradun eta dantzaria da, baina Donostiako Argia dantza-taldean ere aritzen da." > Atal hau honela berridaztea iradokitzen dut: "Eibarko Kezka dantza taldeko ardura hartu zuen 1991n Aresatz Usobiagarekin batera eta egun ere talde horretako arduradun eta dantzaria da. 1992an Elgoibarko Haritz dantzari taldearekin hasi zen eta 1993an Donostiako Argia dantzari taldearekin ere bai."

- "Euskal dantza-irakasle aritu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Dantzertin 2016-2017 ikasturtean." > Esaldi horren aurretik beste hau gehituko nuke: "Gipuzkoako Diputazioaren babesean Dantzan Ikasi (http://dantzanikasi.com/) programa martxan jartzeko ardura izan 2008. urtean".

- "Webgune horrekin lotuta dagoen Dantzan posta zerrendan animatzaile ere badabil." > posta zerrendak martxan jarraitzen badu ere dagoeneko ez dago animazio handirik, albisteak bidaltzeko bakarrik erabiltzen dugu, beraz, esaldia honela jarriko nuke: "Webgune horrekin lotuta dagoen Dantzan posta zerrendaren sortzailea eta animatzailea izan da."

- Argitalpenen atalean, Euskal dantza liburuaren bigarren edizio bat atera da (lehena 2012koa dago aipatuta, baina 2021ean edizio berria atera da: https://www.etxepare.eus/media/uploads/cultura/categorias/relacionados/basque_dantza_eus_cas-comprimido.pdf

- Hirugarren liburu bat ere dut argitaratuta: https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/genero-identitatea-euskal-dantza-tradizionalaren-eraikuntzan

- "Antropologoa" > antropologia ikasketak egin baditut ere, ez dut nire burua antropologo bezala definitzen, izan ere, antropologia ikasketak dantza ikasketen ibilbidean baitan kokatzen ditut. Alegia, dantza ikertzailetzat dut nire burua, nazioartean Dance Studies moduan definitzen den alorrekoa, eta hor badira historia, antropologia edo musikologia ikasketak egin dituztenak, baina beraien ikasketa alorra Dance Studies dutenak. Bada elkarte bat Dance Studies Association izenekoa eta bertako bazkide naiz neu.

- Soka-dantzaren inguruan ikerketak egiten ari da orain. > soka-dantzaren inguruko ikerketa egin nuen orain urte batzuk, eta gai hori beti presente badut ere gaur egun ez naiz horretan, beraz, ahal dela esaldi hori kentzea nahiago nuke, aurreko batean elkarrizketa batean horixe esan baitzidaten eta harritu nintzen, baina orain ulertu dut nondik atera zuten.

Eskerrik asko eta barkatu ez dagokidan eremuan sartu banaiz. Oaraolaza (eztabaida) 09:39, 20 maiatza 2024 (CEST)[Erantzun]

Eskerrik asko, @Oaraolaza, emandako xehetasunengatik.
Ni ez naiz aritu artikulua lantzen, baina horretan gehien ibilitako @Ksarasola lankideak begiratu bat emango die zure azalpenei, zalantza gabe.
Argipen bat egin nahi nizuke, dena dela, oker ulertzerik egon ez dadin. Zuk egiten dituzun zuzenketak eztabaidaezinak dira, jakina, inork baino hobeki baitakizkizu zure bizitzaren gorabeherak. Wikipedia, baina, erreferentzia argitaratu eta kontrastatuetan oinarritu behar da. Artikuluan ikusten ahal duzun bezala, mugarri garrantzitsuak erreferentzia batean oinarritzen dira.
Horrek esan nahi du argitaratutako erreferentziak oker badaude, edo behar hainbateko xehetasunez jantzirik ez badaude, agian artikuluan jaso beste erremediorik ez daukagula. Beste era batera esanda, zuk dakizunaz —eta, bistan denez, zalantzarik gabekoa denaz— gain, ematen dituzun xehetasun horiek argitaratutako erreferentziaren batean kontrastatzerik badaude, aski duzu guri esatea, eta atsegin handiz bilduko ditugu artikulura.
Wikipediak, entziklopedia huts bat den neurrian, ez du jakintzarik sortzen, baizik argitaratutako (paperean zen digitalean) iturriak bildu eta era egituratu batean eskaintzen ditu.
Esandakoa ulertuko duzulakoan, mila esker handi bat, Oier. Gotzon 10:47, 20 maiatza 2024 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko biei.
Pozik hartu dut mezua, Oier. Gaur ezin izango ditut zuzenketa horiek, Ea astean zehar egin ditzakedan. Dantzan.eus gunea ederra da, benetan, eta librea (CC-BY-SA lizentzia). Material guzti hori erabilita ea inoiz baten bat animatzen den Wikipedian euskal dantzen artikuluak hobetzen (Kategoria:Euskal Herriko dantzak). Beste Wikipedietan ez dago horrelako informaziorik, jakina, euskarazkoan egin beharko zen, eta Dantzan.eus informazio asko-asko dago hori egin ahal izateko. Ea inor animatzen den. Ea gazte batzuk animatzen diren. ;-) Bitartean zure artikulua zuzendu eta txukunduko dugu. Eskerrik asko. Oier. Aupa. Ksarasola (eztabaida) 11:11, 20 maiatza 2024 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko Kepa! Biba zu dantza-kontuak wikipedian lantzen egiten duzun lanarengatik. Bai, badago euskal dantzatik ekarpenak egiteko aukera wikipedian eta eskertzen dizut gonbidapena, baina guk gure proiektua sostengatzeko arazo ekonomiko larriak ditugu eta horri begira dihardugu lehentasunez. Dantza, eta zehazki euskal dantza, ez da aintzat hartzen ez euskal kultura, ez hizkuntza politikan. Euskalgintzari ekarpenik egiten diogunik ere ukatu digute azken diru-laguntza deialdi batean. Beraz, guk ditugun indar apurrak dantzan.eus-en biltzen ditugu, ez daukagu denborarik ez baliabiderik hortik kanpo aritzeko. Oaraolaza (eztabaida) 11:19, 20 maiatza 2024 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko @Gotzon zure erantzun eta azalpenengatik.
Akats batzuk iruditu zait iturriaren gaizkiulertze baten ondorio direla. Adibidez, lehen zuzenketa horrelakoa da: Iturrian ( https://www.eke.eus/eu/kultura/dantza/oier-araolaza ) dio azken 20 urteotan talde horietan dantzan aritu naizela, eta wikipediako sarreran dio 2000. urteaz geroztik ari naizela, beraz, wikipediakoak ulertzera ematen du aurretik ez nintzela ari talde horietan, baina hori ez da zuzena. Beste bat, Euskal Dantzarien Biltzarraren aipamenik ez dago iturri moduan jartzen den loturan. Oaraolaza (eztabaida) 11:14, 20 maiatza 2024 (CEST)[Erantzun]