Edukira joan

Eztabaida:Stjepan Filipović

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Duda bat sortzen zait. Ivo Andrić-en orrialdea TX-rekin azaltzen da, eta Stjepan Filipoć-ena ez. Ez dakit zein den irizpidea, baina ez litzateke egokiagoa bietan letra bera erabiltzea? —Aurreko iruzkin sinatugabea Tupust (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-07-03, 00:37).

Ivo Andritx serbokroazierazko idazlea zen, eta bere izena zirilikoz idazten zuen; beraz, haren abizena latindar alfabetora ekartzean, Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 156. araua aplikatu behar da (Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema). Stjepan Filipović, berriz, kroaziarra zen, eta Kroazian latindar alfabetoz idatzi ohi dutenez (euskaraz bezala), ez da haren abizena transkribatu behar. --Xabier Armendaritz 2013-07-03, 11:39 (UTC)
Dena dela, Serbian ere latindar alfabetoa gero eta erabiliagoa denez, egia da hango deiturak zirilikotik ez transkribatzeko baizik Serbian latindar alfabetoz ematen duten baliokidea zuzenean hartzeko joera nagusitzen ari dela (ikus, adibidez, Slobodan Milošević). Beharbada Ivo Andritx idazlearen kasua berraztertu beharko litzateke... Euskaltzaindiari galdetuko diot, ea argibiderik ematen diguten. --Xabier Armendaritz 2013-07-03, 12:08 (UTC)

Milesker Xabier. Oso argigarriak zure azalpenak. —Aurreko iruzkin sinatugabea Tupust (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-07-04, 12:37).