Francisco Javier Irazoki
Francisco Javier Irazoki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1954ko urriaren 21a (69 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, music publicist (en) eta poeta |
franciscojavierirazoki.com |
Francisco Javier Irazoki (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1954ko urriaren 21a) gaztelaniazko poeta eta kazetaria da.
Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Besteak beste, Cloc, Kantil, Río Arga eta Elgacena agerkarietan idatzi izan du.
Hiru poema bilduma idatzi ditu: Argoma (Otea), Desiertos para Hades (Hadesendako basamortuak), La miniatura infinita (Txikidura finigaitza).
1992an Euskal Herriko Unibertsitateak hiru poema bildumak batu eta Cielos segados-Zeru segaz jotakoak izeneko liburuan bildu zituen (euskarazko itzulpena Patziku Perurenarena da).
Lanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Cielos segados (Leioa, EHU, 1992)
- Notas del camino (2002)
- Los hombres intermitentes (Madrid, 2006, Hiperión argitaletxea).
Antologia hauetan ere hartu du parte:
- 23 (Lur argitaletxea. Donostia, 1981)
- Anales de Trotromrotro (Haranburu argitaletxea. Donostia, 1981)
- Antología de la poesía navarra actual (Vianako printze erakundea. Iruñea, 1982)
- Antologia della poesia basca contemporanea (Crocetti Editore. Milano, 1994)
- Poesía vasca contemporánea (Litoral. Torremolinos, 1995).
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Francisco Javier Irazokiren webgunea