Wikipedia, Entziklopedia askea
Sir Frederick Richard Allen KNZM, OBE (Oamaru, 1920ko otsailaren 9a - Auckland, 2012ko apirilaren 28a) zeelandaberritar errugbi jokalaria eta entrenatzailea izan zen. Erdiko postuan aritzen zen. Bigarren Mundu Gerran, Pazifikoko eta Italiako fronteetan borrokatu zen. 1946-1949 bitartean, 21 partida jokatu zituen Zeelanda Berriko errugbi selekzioarekin, 6 test-partida barne, eta taldeko kapitaina izan zen 1949ko Hegoafrikako biran. 1966-1968 bitartean, 14 partidatan zuzendu zituen All Blacksak, eta denak irabazi.[1]
- ↑ Fred Allen. stats.allblacks.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).