Garezur barneko odoljarioa[1] bat-batean garuneanodol-hodi bat apurtzen denean gertatzen da.[2] Garuneko parenkiman pilatzen den odoljarioa da, eta garun barneko bat-bateko hipertentsioa eta istripu zerebrobaskular hemorragikoa eragin ditzake. Garezur barneko odoljarioak erikortasun eta hilkortasun handiarekin lotutako larrialdi medikoak dira. Tomografia garezur barneko odoljarioa diagnostikatzeko probarik sentikorrena da.[3]