Garibai dorretxea
Garibai dorretxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Oñati |
Koordenatuak | 43°02′41″N 2°25′37″W / 43.0447°N 2.42703°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIV. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001535 |
29 | |
Garibai dorretxea Gipuzkoako Oñati udalerrian dagoen dorretxe bat da. Garibai auzoan dago, Ubao eta Arantzazu errekek bat egiten duten lekuan, eta ULMA Pack lantegiaren atzealdean. 1964ean Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garibaitarrak Lazarraga leinutik zetozen, hortaz ahaide nagusien garaitik, beraz, dorretxea jada XIV. mendean eraikia legokela uste da. 1846ean dorretxea zeharo erre zen, ondoren berreraiki egin zen.
Erdi Aroan dorretxe honetako seme bat Arrasatera bizitzera joan omen zen, eta Arrasaten Garibaitar ospetsu bat jaio zen: Esteban Garibai(1533), kronikari eta historialari ezaguna.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Teilatu gainean eraikinaren antzinakotasuna adierazten duten pinakuluak daude. Ateondo dobelatua eta defentsarako erabiltzen diren gezilehioak ditu.