Gasteizko sekuoia erraldoia
Gasteizko sekuoia erraldoia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′N 2°41′W / 42.85°N 2.68°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1860 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 40 () m |
Gasteizko sekuoia erraldoia Arabako hiriburuko Magdalena kaleko 12. zenbakiko etxearen lorategian, Ursulinen ikastetxearen ondoan, bizi zen sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) da. 1858ko Erakusketa Unibertsalean erosi zuen Juan Ibarrondok, eta gaur egun dagoen tokian landatu zuen 1860an. Egun 40 metroko altuera du, eta udalerriko izaki makroskopiko zaharrentzat jotzen zen XXI. mendearen hasieran.[1] 2014ko udaren hasieran, hostoak marroitu zitzaizkion; urte haren hondarrean, txosten batek azaldu zuen Armillaria mellea onddoak sekuoia hil zuela.[2]
Zuhaitza oraindik bizi zela, Eusko Jaurlaritzak 265/1995 dekretuaren bidez babestu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekotzat.[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Góngora, Francisco. (2010-08-25). «La gran secuoya cumple 150 años» El Correo.
- ↑ (Gaztelaniaz) Carracedo, Sergio. (2014-10-06). «Un informe revela que la gran secuoya de Vitoria, junto a Urkide, "está muerta"» El Correo (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
- ↑ «265/1994 Dekretua, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena» EHAA 1995-06-08.