Gerra Bukolikoa
Appearance
Gerra hau Egiptoko Alexandrian gertatu zen K.o. 172an. Artzainak matxinatu ziren Pentapolis eskualdean, Egiptoren erdialdean, alearen prezioek eztanda egin zutelako[1]. Gaio Avidio Kasio erromatarra arduratu zen errebolta baretzeaz, horretarako tribuak banatu zituen, baina lehenago Erromatik lortu zuen ekialdeko probintzien gaineko botere osoa (inperium)[2] edukitzea.