Gilda (pintxoa)
Appearance
- Artikulu hau pintxoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gilda (argipena)».
Gilda Euskal Herriko pintxorik famatuenetariko bat da.
Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pintxo hau zotz batek lotutako oliba, Ibarra motako piperminak eta antxoaz osatuta dago, batzuetan tipulina eta ozpinetako pepinoz ere[1]. Tabernetan bertan prestatzen ohi badute ere, egun aurrez prestatutakoak salgai daude.
Bere zapore sendo eta garratza dela eta, ardoarekin primeran doa.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gilda izena 1946an Rita Hayworthek izen bereko filmean egindako pertsonaiatik datorkio, diotenez, pertsonaia bezala, mina eta gazia delako.
Batzuek diote lehendabizikoz Donostiako Amara Zaharrean dagoen Valles tabernan jarri ziotela izena[2].
Nafarroan Pajarico izena ere badu.