Edukira joan

Gran Via (zinema)

Koordenatuak: 43°15′43″N 2°55′50″W / 43.261839°N 2.930458°W / 43.261839; -2.930458
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gran Via (zinema)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaAbando
Koordenatuak43°15′43″N 2°55′50″W / 43.261839°N 2.930458°W / 43.261839; -2.930458
Map
Kontaktua
HelbideaOn Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusia 19-21

Gran Via Zinema izen bereko Bilboko etorbidean antzina egondako zinema da. 1946an zabaldu zen On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusiko 19 eta 21 zenbakien artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Via zinema Zinebi zinemaldiaren lehen egoitza nagusia izan zen 1959tik aurrera. Hiriko areto bakarreko zineekin gertatu bezala, Gran Via zinemak ezin izan zion multizinemen konpetentziari aurre egin eta 1990eko hamarkadan ateak itxi zituen.

2000ko hamarkadan Euskaltel telefonia enpresak zinema berritu eta Euskaltelium izeneko gunea egokitu zuen zineman. Bertan, interneterako sarbidea zuten ordenagailuak eta Euskaltelen zerbitzuak eskaintzen ziren. Horrez gain, uztailero Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen kamiseta banatzeko erabiltzen zuten.

2009an BBK eta Arriaga Antzokiak akordioa sinatu zuten, 2010etik aurrera Gran Via zinema ekitaldi kulturaletarako erabiltzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.