Wikipedia, Entziklopedia askea
Gustav urakana 2008an Ozeano Atlantikoan izandako bigarren urakanik suntsigarriena izan zen. zazpigarren zikloi tropikala eta hirugarren urakana izan zen. 2008ko abuztuaren 25ean sortu zen Haitiko Port-au-Prince hiriburutik hegoaldera 415 kilometrora. Abuztuaren 26an jada urakan motako ekaitza bilakatu zen. Ordu batzuk geroago Haitiko Jacmel hirian jo zuen lurra eta ekaitz tropikalera jaitsi zen. Hortik aurrera berriro handitu zen kategoria eta 24 ordutan Saffir-Simpson urakan eskalan 4. mailako urakana izatera iritsi zen. Haiti, Dominikar Errepublika eta Jamaikan 86 hildako uzti zituen eta beste 8 Ameriketako Estatu Batuetan.