Hebreeraren Akademia
Hebreeraren Akademia, (hebreeraz: הַאֲקָדֶמְיָה לַלָּשׁוֹן הַעִבְרִית, Ha'academia Lalashón Ha'ivrit), Israelgo Parlamentuak edo Knessetek 1953an legez sortutako goi mailako instituzioa da. Akademiaren funtzioen artean gramatika, ortografia, transliterazio-arauak eta puntuazio diakritikoa ezartzea dago, beti hizkuntzaren garapen historikoa kontutan hartuta.
Akademiak 23 partaide ditu: hizkuntzalariak, Judaismo ikasketetan eta Bibliaren gaineko ikasketetan espezialistak, katedratikoak, idazleak, itzultzaileak, e.a. Akademiaren erabakiak Israelgo erakunde ofizial guztientzat derrigorrezkoak dira.
Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hebreeraren Akademiaren helburuak, fundazio-aktaren arabera, hauexek dira:
- Hebreeraren lexikoa ikertzea eta biltzea, garai historikoen arabera.
- Hizkuntzaren historia eta egitura ikertzea.
- Egunerokotasunean zein bizitza akademikoan hebreeraren garapena zuzentzea eta bideratzea, haren izaeraren eta potentzialtasunaren arabera.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Webgune ofiziala