Iñaki Cerrajería
Iñaki Cerrajería | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Ignacio Zarrajeria García |
Jaiotza | Gasteiz, 1957ko uztailaren 29a (66 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea eta komikigilea |
José Ignacio Zarrajeria García (Gasteiz, 1957ko uztailaren 29a -), Iñaki Cerrajería eta El primo del Donato izenaz ezaguna, euskal marrazkilari, komikigile eta margolaria da.[1]
Arte Ederrak ikasi zituen Sevillan eta Bilbon. Euskal Herriko eta Madrilgo erakustokietan maiz erakutsi izan ditu bere lanak, eta Arabako Arte Ederretako Museoan zein Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta La Caixa Fundazioaren bildumetan daude, besteak beste, bere obrak. Azken urteetan erabateko abstrakziora jo du Cerrajeríak, kanpoko inolako erreferentziarik ez duten koadroak margotuz.
1980 eta 1987 artean Jesús Mari Alegría Pintu-rekin batera egunero Deian Marizoro zinta atera zuen, eta 1989tik aurrera El Correo-rako lan egiten du. ETB-1ean Katu Kale saiorako ere lan egin du. El primo del Donato ezizenaz, Araba Saudita aldizkarientzat lan egin zuen, baita Artificio eta Sustrai-rentzat ere.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |