Iberismo
Iberismoa Espainiako eta Portugalgo estatuak eta hango herriak bateratzearen aldeko politika-doktrina. XIX. mendean zabaldu zen iberismoa federalista errepublikanoen artean, eta XX. mendearen hasieran bereganatu zuten langile- eta ezker-erakunde batzuek, mugimendu anarkista libertarioek bereziki (Federación Anarquista Ibérica, 1926).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |