Ibon Aranberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibon Aranberri

Bizitza
JaiotzaDeba1969ko maiatzaren 16a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakartista, bideoartista, conceptual artist (en) Itzuli eta installation artist (en) Itzuli

Ibon Aranberri Landa (Itziar, 1969ko maiatzaren 16a) euskal herritar artista da. Batez ere, arte kontzeptualean jarduten du, naturaren eta kulturaren munduen arteko harremanak aztertuz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibon Aranberrik bere ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zituen, 1989an, Bilbon. 1993an Erasmus programaren barruan Milango Nuova Accademia di Belle Artin izan zen. 1994an lortu zuen gradua Arte Ederretan. 1995ean Donostiako Artelekun Angel Badosek eta Txomin Badiolak antolatutako ikastaro batean hartu zuen parte. 1998 eta 1999an artista egoiliarra izango da Japoniako Kitakyüshü hiriko Arte Garaikideko Zentroan. 2003 eta 2004an New Yorkeko PS1 Arte Zentroan ikasketa programa bat jarraitu zuen.

2007an Kasselgo Documentan parte hartu ondoren mundu mailako proiekzioa hartzen hasi zen. Bere arte lanak aurki daitezke Madrilgo Sofia Erregina Museoan, Gasteizko Artiumen eta Bartzelonako MACBAn, besteak beste.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibon Aranberriren lanak politikarekin erlazioa dutenak izaten dira sarri. Lanak era hauetakoak izan ohi dira: ikerketak, lekuko esku-hartze sotilak, eta esku-hartze horien dokumentazioak argazki eta instalazio moduan. Prozesuari eman ohi dio garrantzia. Askotan, aurkitutako objektuak erabili ohi ditu.

Arte kontzeptualarekin erlazionatutako euskal artisten belaunaldiaren parte da, Jon Mikel Euba, Iñaki Garmendia, Asier Mendizabal eta Itziar Okarizekin batera.

Obra garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • It.T.N º 513 zuloa. Extended Repertory. Izena arkeologian lanetan erabili ohi diren kode zientifikoen erreferentzia bat da. Land Artarekin erlazionatutako bideo, argazki, marrazki eta mapa moduan dokumentatu zuen Oñatiko kobazulo batean egindako esku-hartzea: kobazuloaren ahoa itxi zuen soilik saguzarrentzat zulo bat utziz. Gero bisitaldi gidatu bat antolatu zuen eta bideoan grabatu. Obra hau MACBAko bilduma iraunkorraren parte da.[1]
  • Horizontes. 500 banderatxoen instalazioa Guggenheim Bilbao Museoan.[2]

Banakako erakusketa garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekako erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007-2008: Incognitas - Unknowns: Mapping Contemporary Basque ArtChacun à son goût taldeko erakusketa Guggenheim Bilbao Museoan.[5]
  • 2007: documenta 12, Kassel. Gezeigt wurde die Foto-Installation Política hidráulica (2003) und der 16-mm Film Exercises on the north side (2007).
  • 2001: Ironia, Fundació Joan Miró, Bartzelona.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «(Ir. T. n. 513) zuloa» www.macba.cat (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Horizontes - Museo Guggenheim Bilbao» Museo Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  3. «Organigrama» Antoni Tápies Fundazioa.
  4. (Gaztelaniaz) «Ibon Aranberri | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  5. Chacun à son goût - Deskribapena | Museo Guggenheim Bilbao. 2010-01-06 (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  6. (Ingelesez) Miró, Fundació Joan. «Irony | Exhibitions | Fundació Joan Miró» Fundació Joan Miró (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]