Idiakez jauregia
- Artikulu hau Tolosako jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idiakez dorrea».
Idiakez jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Tolosako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′16″N 2°04′19″W / 43.13765°N 2.07182°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1605 |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001567 |
2 | |
Idiakez jauregia edota Kasinoa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko hiriburua den Tolosa udalerriko jauregia da. Tolosako Alde Zaharreko Plaza Zaharran dago, Tolosako udaletxetik hurbil.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1605-1619 urteen artean eraikia izan zen. Bertan bizi izan zen Felix Maria Samaniego idazle alegialari guardiarra, 1775. urtean hiriko alkate izendatu zutenean.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal barrokoaren eredu. Ez du planta irregularrik eta lau aldetako teilatua du. Aurrealde edo fatxada latza, kuxindurazko harlanduz egina, klasizismoaren simetri eta zentralitate asmoen arabera. Aipagarria da ate nagusiaren dekoratua, balkoi nagusiarekin bat egiten duena. Miguel Aranburu lege-jakitunaren armarria, 1697an Gipuzkoako Foruen Bilduma idatzi zuenarena.
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Idiakez dorrea, Azkoitian dagoen dorretxea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ http://www.tolosakoudala.net/eu/html/1/1157.shtml Eraikuntza historikoak. Tolosako Udal webgunea.
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |