Edukira joan

Izaro Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea

Izaro Bilbao Arostegi (Mungia, Bizkaia, 2004) Bizkaiko bertsolaria eta Lokatz Loreak sormen taldeko kidea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaro Bilbao 13 urte zituela hasi zen bertsotan. Lehen plaza Gatikan egin zuen, 2018an. 2019an lehen aldiz kantatu zuen Bizkaiko Eskolartekoan. Hiru aldiz sailkatu zen finalera eta 2022an txapela jantzi zuen. [1]

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen. [2]

Bestetik, Lokatz Loreak sormen taldearekin hainbat proiektu eraman ditu aurrera Izaro Bilbaok. 2022an "friki-saioak" antolatu zituzten. Hauetan Izaro, Janire Arrizabalaga eta Araitz Katarainekin batera, saioen aurkezle eta antolatzaile izan zen.[3] 2022ko udazkenean, gainera, Instagrameko Poto! proiektuarekin elkarlanean, 2022ko Txapelketa Nagusiaren inguruko tira komikoak egin zituen hirukoteak.[4] Horrez gain, 2024ko udaberrian Itzal(iko) bagina ikuskizuna plazaratu zuten, Iraitz Lizarragaren zuzendaritzapean.[5]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Izaro Bilbao - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  2. «Izaro Bilbao — Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  3. «"Asmoa izan da sortzea leku eroso bat bertsorako"» Bertsolari Aldizkaria 2022-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  4. «Itzal(iko) bagina: Zeharkatu gaituena performatzen» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  5. «Itzal(iko) bagina» Bertsolari Aldizkaria 2024-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  6. «2020-10-17 Arrigorriaga Eskolartekoa - Saioa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  7. «Bizkaiko eta Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak jokatu dira» Nontzeberri 2021-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  8. «2022-05-28 Larrabetzu Eskolartekoa Bat-batekoa - Saioa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  9. «Izaro Bilbao Bizkaiko Eskolarteko txapeldun» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).