Jean Baptiste Daranatz
Jean Baptiste Daranatz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezpeleta, ? |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | 1937 |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, idazlea eta apaiz katolikoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Jean Baptiste Daranatz (Ezpeleta, ? - 1937) lapurtar historialaria eta idazlea izan zen. 1889. urtean, apaiz egin zen. Azkueren lankidea izan zen haren Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegian, eta RIEV eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara bere lanak, 1921. urteaz geroztik. Harenak dira Eskuara olerkia (1911), Recherches sur la ville et l´Eglise de Bayonne (1910, Baionako eliza eta hiriari buruzko azterketa) eta Curiosités du Pays Basque (1927, Euskal Herriko bitxiak, bi liburuki). Botanikari buruzko lan zenbait ere utzi zituen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.