Edukira joan

Jean Bart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Bart

Bizitza
JaiotzaDunkerque1650eko urriaren 21a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaDunkerque1702ko apirilaren 27a (51 urte)
Hobiratze lekuaÉglise Saint-Éloi de Dunkerque (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Marie Jacqueline Tugghe (en) Itzuli  (1689 -
Nicole Goutier (en) Itzuli  (1876 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkortsarioa eta militarra
Jasotako sariak
Graduaamiral

Find a Grave: 22011 Edit the value on Wikidata
Jean Bart eta Forbin Ingalaterratik gertu harrapatuak izan ziren.

Jean Bart, flamenkoz Jan Baert (Dunkerque, 1650eko urriaren 21a - Ibidem, 1702ko apirilaren 27a) frantziar itsasgizon, nabigatzaile eta kortsarioa izan zen, Frantziako Luis XIV.aren gerretan Frantziaren zerbitzura egindako balentriengatik ezaguna. Dunkerqueko kortsarioen artean enblematikoena da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2,04 metroko altuera zuen eta arrantzale-familia batetik zetorren. 1667an hasi zen nabigatzen, hamabost urte zituela, Michiel de Ruyterren aginduetara, Herbehereetako Probintzia Batuetarako, eta Tamesiseko kanpainan parte hartu zuen. Holandako Gerran kortsarioa izan zen Frantziaren izenean, eta harrapakinak pilatu zituen (berrogeita hamar baino gehiago 1674 eta 1678 urteen artean). 1679ko urtarrilean Frantziako errege-itsas armadan onartua, teniente mailarekin, Mediterraneo itsasoan pirata berberiarren aurka borrokatu zuen. 1686ko abuztuan sustatu zuten fragata kapitain izateko.[2]

1689an, Claude de Forbinekin batera, konboi bat gidatu zuen Dunkerquetik Brestera, eta ingelesek preso hartu zuten. Plymouthtik ihes egin eta, Mantxako kanala arraunez zeharkatuz, Saint-Malora itzuli zen.[3]

1689ko ekainean ontzi-kapitain mailara igoa, fragata banaketa azkar eta erabilgarrien erabileran oinarritutako gerra-taktika prestatu zuen, Bigarren Mundu Gerrako itsaspeko banden aurrerapen moduko bat izan zena. 1690ean, L'Alcyon itsasontzia gidatu zuen Béveziers lurmuturreko guduan. 1692an, Holandako 80 arrantza-ontziko flotilla bat suntsitu zuen.

Bere lorpenik ospetsuena, zalantzarik gabe, eta horri esker Luis XIV.ak San Louis Ordenaren zalduna izendatu zuen,[4] Texelen aurrean, gariz betetako ehun eta hamar ontziko konboi handi bat berreskuratzea izan zen. Garia Frantziak Norvegiari erosi zion (1694ko ekaina), eta nederlandarrek harrapatua zuten. 1696ko ekainean, Dogger Banken borroka bortitza izan zuen Herbehereetako eskuadra batekin; 80 itsasontzi baino gehiago suntsitu zituen, eta Dunkerkera itzuli zen ingelesen zaintza zapuztu ondoren. 1697ko apirilean eskuadra-buru izateko sustatuta, Contiko printzea Poloniara eraman zuen, honek bere koroa har zezan.[5]

Espainiako Ondorengotza Gerra prestatzen ari zenean Dunkerquen gerraontzi bat antolatzen ari zela, pleuresiak jota hil zen, 1702ko apirilaren 27an.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://gw.geneanet.org/pierfit?lang=es&n=bart&p=jean
  2. Patrick Villiers, Jean Bart : Corsaire du Roi Soleil, Fayard, 2013, 552 or. [1]
  3. https://www.britannica.com/biography/Jean-Bart
  4. https://www.biografiasyvidas.com/biografia/b/bart.htm
  5. Léon Guérin, Les marins illustres de la France, Marizot, 1861, 448 or., 280. or. aurrera. [2]
  6. https://www.ecomodelismo.com/es/jean-bart-corsair-1650-1702-Ref-ROME-75SC03.html

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]