Joan Batista Gamiz
Joan Batista Gamiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sabando, 1696ko apirilaren 8a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Bolonia, 1773ko apirilaren 28a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Joan Batista Gamiz Ruiz de Oteo (Sabando, Araba, 1696ko apirilaren 8a – Bolonia, Italia, 1773ko apirilaren 28a) euskal idazlea izan zen. Arabako Mendialdean jaioa, eskualde horretako euskararen lekuko izateak garrantzitsu bihurtzen du euskal literaturan.
Izenaren aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sabandoarra bizi izan zen garaia dela kausa, dokumentazioan bere izen-deituren aldaera anitz topa ditzakegu. Adibideak:
- Joan Baptista Gamiz Ruiz de Otheo[1] edo Ruiz de Oteo.
- Juan Bautista Gamiz[2].
- Joan Bautista Gamiz[3].
- Juan Baptista Gamiz[4]
- Espainieraz, gainera, abizenaren de Gamiz aldaera dago.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sabandon jaio zen. Pobrea izan zen gazte denboran eta zenbait hiritan bizi izan zen: Coruña, Valladolid eta beste.[1] Jesusen Konpainiako legoa, Iruñean Sebastian Mendibururekin lan egin zuen besteak beste; hiriburuan urte luzeak eman zituen kongregazioak bertan zuen La Anunciada ikastetxean, non ardura ekonomikoak zituen.
Karlos III.a Espainiakoak 1767an jesulagun guztien kanporaketa agindu zuenean, Italiara joan behar izan zuen; lehenago hasi zitzaizkion arazoak, eta kartzelatik alde egin zuen. Italian geratu zen hil arte.
Mendiburu bezala, Bolonia inguruan hil zen.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Idazle elebiduna izan zen. Bere idazlanen jatorrizko bertsioak Loiolako artxibategian gordetzen dira.
Bere eskuizkribu ugariak (12.000 bat bertso) Ofrecimientos varios de poesía izenburuarekin bildu zituen.[6] Gehienak olerki laburrak dira, eta gai aldetik askotarikoak. Espainieraz hainbat olerki idatzi zuen. Euskaraz, sei gorde dira (guztira 238 bertso), 1760tik aurrera idatziak:
Erdarazkoak batez ere 1736 eta 1748ren artean idatzi zituen; haietako batzuk A una presumida, Descripción de Puente la Reyna, Al rey Enrique VIII de Inglaterra, A cierta doncella fea dira. Gutun asko idatzi zituela jakina da, baina ezin izan dira topatu.
Olerki-zatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dabiltzentxoak (Dabilcenchoac, jatorriko bertsioan) olerkiaren hasiera:
« | Erderaz eztuzu nay ene viotza euzqueraz copla eguiten eztut nic lotza ycuzco deugu albadaygu eguin zerbait nola beardegu |
» |
Bere oroimenez[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1970ean Gasteizen helduentzako euskararen irakaskuntzan jardun zuen irakasle-talde baten izena Joan Bautista Gamiz izan zen.[7]
Sabando jaioterrian Euskaltzaindiak oroitarria ipini zuen 1973ko apirilaren 29an Gamizen heriotzaren 200 urteurrena gogoratzeko. Bi egun lehenago omenaldi akademikoa egin zioten Gasteizen[8].
Arraia-Maeztun zenbait urtetan egon zen ikastola proiektuak Juan Bautista Gamiz izena izan zuen.[9] Gasteizen bere izena daraman kale bat dago Adurtza auzoan.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jon Goikoetxea Maiza: Joan Bautista Gamiz Ruiz de Oteo. Poeta Bilingüe Alavés del Siglo XVIII, Arabako Foru Aldundia eta Euskaltzaindia, Gasteiz, 1984.
- Olerkiak, Jon Goikoetxea Maizaren edizioa Arabako euskararen lekukoak. Ikerketak eta testuak artikulu-bilduman, Eusko Legebiltzarra, Gasteiz, 1998. ISBN 84-87122-73-6.
- Arantza Beitia Bengoa eta beste: Euskararen historia Araban, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Gasteiz, 1997ko maiatza; ikus 72-73.or.
- Estibalitz Breñas eta Jabi Otsoa de Alda: Arabako euskal hotsak, Geu Gasteiz, Gasteiz, 2002.
- Henrike Knörr: Gamiz-en hizkeraz zertxobait, Euskaltzaindia, Euskera aldizkariko 19. zkia., 1974.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Estibalitz Breñas eta Jabi Otsoa de Alda: Arabako euskal hotsak, Geu Gasteiz, Gasteiz, 2002. Ikus 132-133. or.
- ↑ Erreferentzia ugari, tartean berari dedikatutako Gasteizko kalea edo bere izena erabili zuen irakasle taldea.
- ↑ Arabako ekialdea eta Sakanako continuumaren azterketa diakronikoa artikulua, Jose Luis Erdozia Mauleon.
- ↑ Henrike Knörr: Gamiz-en hizkeraz zertxobait, Euskaltzaindia, 1974.
- ↑ Koldo Zuazo (1997): «Euskara araban», Uztaro, 21. zenbakia, 79-95. orrialdeak.
- ↑ Álava en sus manos bilduma: Literatura y Literatos kapitulua, Julio-César Montoyo, Vital Kutxa, Gasteiz, 1983.
- ↑ «Vitoria-Gasteiz (las lenguas)», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ Estelas discoideas de homenaje en Alava, Vicente Arrizabalaga Loizaga, Antso Jakituna Fundazioa; ikus 13-15 or.
- ↑ «Arraia-Maeztu», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Joan Batista Gamiz», Literaturaren Zubitegia.
- «Gamiz, Juan Bautista», Euskal Literaturaren Hiztegia.
- Joseba Aurkenerena: Joan Batista Gamiz, XVIII. mendeko olerkari arabarra. [1]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Batista Gamiz |