Joan Paulo II.aren odola
Joan Paulo II.aren odola | |
---|---|
Historia | |
Sorrera | 2005 |
Honen parte | Joan Paulo II.a |
Joan Paulo II.aren odola hainbat eliza katolikotan gurtzen den 21. mendeko erlikia bat da, Aita Santuari berari bizirik zela asmo terapeutikoz ateratako odola da, ez hil ondoren atera ziotena.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hil aurretik, gaixo zela, transfusioak egiteko hartu zitzaion odola. Nola azkenean ez zen erabili, Aita Santua hil ondoren odol hori erlikia gisa erabil zitekeela erabaki zuen Vatikanoak. Hainbat erlikia-ontzitan banatu dira tanta gutxi batzuz osatutako likido kantitate txiki batzuk, eta munduan zehar banatu dira, eliza desberdinetan gordetzeko.[1]
Odola itxura batean likido ageri da erlikia-ontzi hauetan. Honetan ez dago mirari zantzurik, Vatikanoaren arabera, eta bai ordea odola atera zenean antikoagulatzaile ugari erabili zirela.[2]
Odola gordetzen zuten erlikia-ontzien lapurretak ere gertatu izan dira. 2016an Koloniako Katedraletik ebatsi zuten ale bat, eta beste bat Spoletoko Katedraletik 2020an.[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «La reliquia del Papa santo» Alfa y Omega 2018-06-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una botella con sangre de Juan Pablo II, extraída antes de morir, será exhibida durante su beatificación» La Vanguardia 2011-04-27 (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ «Relic holding Pope John Paul II's blood stolen from Italian cathedral» www.9news.com.au (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).