John Mahama
John Dramani Mahama (Damongo, 1958ko azaroaren 29a) ghanatar politikaria da, Ghanako Errepublikako presidentea 2012tik 2017ra.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ghanako iparraldeko Gonja etniaren kidea da. Ghanan eta Moskun ikasi zuen. Kongresu Nazional Demokratikoko kide, 1997an diputatu hautatu zuten. Jerry John Rawlingsek Komunikazio ministro izendatu zuen 1998an. 2009-2012 bitartean, Ghanako presidenteordea izan zen, eta presidente bihurtu zen John Atta Mills hil zenean. 2012ko abenduan, Nana Akufo-Addo garaitu zuen presidentetzarako hauteskundeetan, baina 2016an eta 2020an haren aurka galdu zuen.[1]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- My First Coup D'Etat (Memories from the Lost Decades of Africa), Londres, 2012
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Akufo-Addok irabazi ditu Ghanako bozak. Berria, 2020ko abenduak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).