Joseba Fernandez Daguer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Fernandez Daguer
Bizitza
JaiotzaPasai Donibane1974ko uztailaren 8a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Joseba Fernandez Daguer (Pasai Donibane, 1974ko uztailaren 8a) traineru estropadetako arraunlaria eta entrenatzailea da, Kontxako Bandera bi eta hiru TKE Liga irabazi dituena besteak beste.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanjuandarra izanik herriko taldean hasi zen arraunean 1988n eta 1992an banaketa gertatu zenean Donibaneko Arraunlariak taldean ibili zen. 1995ean Kontxako Bandera irabazi zuen talde sanjuandarrarekin. .

2002an Galiziara joan zen eta Mecos taldean aritu zen bi urtez arraunlari gisa. Ondoren Kantabria aldean ibili zen, Pedreñan eta Castron. Pedreñarekin 2005eko Kontxako bandera irabazi eta gero bere taldea kanporatuta izan zen gutxik ulertu zuten epaile nagusien erabaki baten ostean. Pedreñan hiru urte igaro ondoren Castrorekin aritu zen Juan Mari Etxabe Oiartzuarrarekin batera entrenatzaile gisa. Castro Urdialesekin bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen 2008n. Hurrengo urtean Castrok eskuratu duen TKE Liga bakarra irabazi zuen beste inor denboraldi batean lortu ez dituen garaipenak lortuaz 17 estropadetatik 13 garaipen.

2011n Pasai Donibanera itzuli zen ta bost urtez agindu zuen ontzi arroxa emaitza bikainak lortuz.

2017an Urdaibaiek fitxatu zuen hiru urtetarako eta bi TKE Liga irabazi zituen 2017 eta 2018n urtez lidertzan etengabe egon eta gero bi denboraldi osotan zehar. Lortutako beste lorpen deigarria 2017ko Kontxako banderaren lehen jardunaldian, egunean den estropada eremuko marka ezarri zuen Bermeok. 18'53"52z dendora erabiliaz Donostiako badiako estropada eremu berezia betetzeko. 2018n kontxako banderan denbora onena egin eta gero Bermeo Urdaibai taldea kanporatuta izan zen polemika haundia sortu zuen erabaki baten ondoren. 2019n denboraldi erdian Urdaibai taldeak kanporatu zuen emaitza txarren ondorioz.

2020an Pedreñara bueltatu zen TKE Ligara itzultzeko helburuaz. Ez zuen helburua bete nahiz eta bi aldiz igoerako playoffa jokatu. 2023an Lapurdi Arraun taldea zuzendu zuen ta lehen aldiz historian TKE ligarako playoff igoerarako sailkatu zuen Iparraldeko taldea. Han bi segundu eskasengatik ez ziren lapurtarrak goi mailako taldea izan.

2024n San Juanera, bere etxera bueltatu da beste behin. ERREKA traineruaren zuzendaritzan darrai TKE ligarako sailkapena lortu nahian.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen arraunean eta entrenatzen ibili izan den taldeen hurrenkera.

Taldea Denboraldia/k
Koxtape (San Juan) 1988-1992
Donibaneko (San Juan) 1993-2001
Mecos 2002
San Juan 2003
Mecos 2004
Pedreña 2005-2007
Castro Urdiales 2008-2011
San Juan 2012-2016
Bermeo Urdaibai 2017-2019
Pedreña 2020-2022
Lapurdi 2023
San Juan 2024

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]