Joxe Mari Arbelaitz
Joxe Mari Arbelaitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1961eko ekainaren 10a (62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria |
Joxe Mari Arbelaitz (Garbuno baserria, Oiartzun, Gipuzkoa, 1961eko ekainaren 10a) Formazioz autodidakta, 1980. urtean zerbitzu militarra amaitu zuenean Zuberoa familiako jatetxean hasi zen lanean, bere anaia Hilario Arbelaitzen ondoan. Bertan aritu zen 1999. urtea arte.
Denbora tarte honetan, Jaizubia Irun, Iturria Ainhoa, Pierre Bigatoren Parisko Apicius eta Alain Dutournier chefaren Carré des Feuillants jatetxeetan bere sukaldaritzako esperientzia zabaldu zuen. 1989. urtean Alicanteko Paco Torreblancarenean gozogintzaren esparrua ere ukitu zuen.
1999. urtetik Donostiako Miramon teknologia parkean Arbelaitz Miramon jatetxea zuzentzen du. 2005. urtean Michelin izar bat eman zioten, teknologia parke bati ematen zaion munduko estraineko aldia.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Arbelaitz Miramon jatetxearrak webgunea
- Michelin izarra irabazi ostean Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa[Betiko hautsitako esteka]
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |