Kösem Sultan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kösem Sultan
valide sultan (en) Itzuli

1623ko irailaren 10a - 1648ko abuztuaren 18a
erregeorde

1623ko irailaren 10a, 1648ko abuztuaren 8a - 1632ko maiatzaren 18a, 1651ko irailaren 2a
Haseki sultan

1605eko azaroaren 26a - 1617ko azaroaren 22a
Bizitza
JaiotzaTinos, 1589
Herrialdea Otomandar Inperioa
BizilekuaTopkapı jauregia
HeriotzaIstanbul1651ko irailaren 2a (61/62 urte)
Hobiratze lekuaMeskita Urdina
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jarduerakerregeordea eta esklaboa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Kösem Sultan (1589-1651) otomandar inperioko Haseki Sultan bat izan zen, hau da, Ahmed I.a sultanaren emaztea. Era berean, Murad IV.aren eta Ibrahim I.a sultanen ama izan zen. Otomandar historiako emakume boteretsuenetarikoa izan zen.[1][2][3]

Murad IV.aren (1623–1640) eta Mehmed IV.aren (1648–1687) erregeorde gisa aritu zen eta berak zuzendu zuen inperioaren gobernua. Ospe handia lortu zuen bere erabakien ondorioz.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kösem Sultan

Tinosen jaio zen, gaur egungo Grezian, eta bere aita Eliza ortodoxoko apaiz bat zen.

12 edo 13 urterekin bahitu zuten, eta esklabo gisa saldu zuten. Horrela amaitu zuen Konstantinoplako Ahmed I.a sultanaren haremean. Haremeko buru izatea lortu zuen.[4] Ahmed I.arekin ezkondu zen eta ume asko izan zituzten.

Ahmed I.a hil zenean Palazio Zaharrean desterratu zuten. Baina Murad IV.a tronura igo zenean, Kösem Sultan erregeorde izendatu zuten eta 1623ra arte iraun zuen kargu horretan.

1640an Murad IV.a hil zen eta Ibrahim I.ak hartu zuen tronua. Kösem Sultan berriro ahalegindu zen gobernatzen.

Ibrahim I.a hil zenean Mehmed IV.a igo zen tronura, baina umea zen oraindik eta bere amona Kösem Sultan erregeorde izendatu zuen.

Mehmed IV.aren ama Turhan Sultan zen, eta berak ere gobernuan eragin nahi zuen. Ondorioz, Kösem Sultan haren kontra konspiratzen hasi zen, Mehmed IV.a erregetzatik kendu eta haren anaia txikia ipintzeko, Suleiman. Baina 1651an hil egin zuten Kösem Sultan. Heriotzaren ondoren, istiluak izan ziren Konstantinoplan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Baysun, M. Cavid, s.v. "Kösem Walide or Kösem Sultan" in The Encyclopaedia of Islam vol. V (1986), Brill, 272 or.
  2. Peirce, 1993: While Hurrem was the woman of the Ottoman dynasty best known in Europe, it is Kösem who is remembered by the Turks as the most powerful.
  3. Douglas Arthur Howard, The official History of Turkey, Greenwood Press, ISBN, 195 or.
  4. https://archive.org/details/palaceoftopkapii00davi
  5. Dankoff, La vida íntima de un estadista otomano, 89.