Kakongo
Kakongo | |||||
---|---|---|---|---|---|
XV. mendea – 1830 | |||||
Geografia | |||||
Historia | |||||
|
Kakongo Afrikako erreinua izan zen, XV. mende inguruan sortua. Atlantikoko itsasertzean zegoen, Loango eta Ngoyoko erreinuen artean, gaur egungo Kongoko Errepublika Demokratikoan. Malemba zen gune nagusia; hango portutik ateratzen ziren Amerika eta Europa aldera itsasontziak esklaboz beteak. Esklaboen salerosketak erreinuaren egitura soziala eta ekonomikoa aldatu zuen, eta azkenik erreinuaren desagertzea ekarri zuen 1830ean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Kongoko Errepublika Demokratikoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |