Katuki Saguyaki

Wikipedia, Entziklopedia askea

Katuki Saguyaki (Katuaren haragia, saguaren jakia) Iruñean sortutako proiektu eta diseinu-enpresa berri baten izena da. Proiektu honetan Mikel Urmeneta, Txema Sanz, Belatz, Asisko Urmeneta eta Marko dira lankideak eta, Kukuxumusun bizi izandako krisialdiaren ondoren, lanean jarraitzeko asmoarekin sortu zuten.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kukuxumusu krisian sartu zen eta, azkenik, 2014an, Urmeneta izan ezik, beste bazkideek marka Ricardo Bermejo enpresagizonari saldu zioten. Hasiera ona izan zuten baina laster enpresaren filosofiaren inguruko desadostasunak sortu ziren. Azkenik, margolari gehienek, Urmeneta tartean, azken hau kaleratua,[2] Kukuxumusu utzi zuten eta, 2016an, enpresa berri bat sortu zuten, Katuki Saguyaki. Proiektu berriak arazo handiei aurre egin behar izan zien, tartean, Kukuxumusun garatutako pertsonaiak erabiltzeko epaitegiak ezarritako debekua.[3]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa berriak beste bi enpresekin dago lotuta:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]