Kepa Zarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kepa Zarraga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKepa Zarraga Arregi
JaiotzaBilbo1971ko irailaren 2a (52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AmaEstitxu Arregi
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta tabernaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Santurtzi Kirol Elkartea / 1992340
Bilbao Athletic1992 / 199380
Lemoa Kirol Elkartea1993 / 19961072
Barakaldo CF1996 / 20022362
Eibar KE2002 / 2003320
Barakaldo CF2004 / 2006761
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
alboko atzelaria
Altuera1,80 metro

Kepa Zarraga Arregi (Begoña, Bilbo, 1971eko irailaren 2a) bizkaitar futbolari ohia da, atzelari moduan aritzen zena. Hiru denboraldi egin zituen 2. mailan eta 12 denboraldi 2. B mailan.[1][2]

Danok bat taldean hasi zen 1980an, sei urtez Fika kaleko klub horretan sei urtez jokatu zuen, harik eta 15 urterekin Athletic Klubetik deitu zioten Lezaman jubenilekin aritzeko. 1991-92ko denboraldian 2. B mailako Santurtzin jokatu zuen Athleticek lagata, eta Bartzelonako Lluís Companys Olinpiar Estadioa inaugurazio-partidan jokatzera ailegatu ziren, Sant Andreu taldearen kontra. Hurrengo denboraldia Bilbao Athleticen egin zuen 2. mailan.[3]

Geroago 2. B mailan jokatu zuen Lemoan hiru urtez eta Barakaldon 2006ra arte. baina bi urteko tarte batean bigarren mailan aritu zen Eibarren 2002tik 2004ra arte. Azken horrekin kopa-partida batean Santiago Bernabeuko orduko taldeko "galaktikoekin" jolastera heldu ziren.

Maila pertsonalean jokalari berezia izan zen, 1995az geroztik futbolari eta tabernari lana uztartu baitzituen, nahiz eta Barakaldo eta Eibarreko beste futbolariak profesionalak izan.

Barakaldoko taldearen jokalaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kepa Zarraga 6 denboralditan egon zen Barakaldon, 1996-2002, eta azkenean kapitaina izan zen. Elkarren segidako 4 play-off jokatu zituen; 96/97, 97/98, 98/99 eta 99/00, eta beste bat 2001/02 denboraldian.[1][4]

Ondoren Eibarko taldearekin bi denboralditan aritu ondoren Barakaldora itzuli eta beste hiru denboraldi osatu zituen (2003/04, 04/05 eta 05/06).[3] Guztira 9 kanpaina eta 312 partida egin zituen kolore horibeltzekin, eta hiru estadioetan lehiatu zuen "Baraka"-rekin : Lasesarre Zaharrean, San Bizenteko Kirol-Hirian eta Lasesarre Berrian.[1]

Kirol Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.[5][6]

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Santurtzi
Euskal Herria
2.B 1991/92 31 0 3 0 - - - - - - 34 0
Denera 31 0 3 0 - - - - - - 34 0
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2. 1992/93 8 0 - - - - - - - - 8 0
Denera 8 0 - - - - - - - - 8 0
Lemoa
Euskal Herria
2.B 1993/94 36 0 6 0 - - - - - - 42 0
2.B 1994/95 34 2 - - - - - - - - 34 2
2.B 1995/96 31 0 - - - - - - - - 31 0
Denera 101 2 6 0 - - - - - - 107 2
Barakaldo
Euskal Herria
2.B 1996/97 40 0 2 0 - - - - - - 42 0
2.B 1997/98 38 1 1 0 - - - - - - 39 1
2.B 1998/99 39 1 2 0 - - - - - - 41 1
2.B 1999/00 37 0 5 0 - - - - - - 42 0
2.B 2000/01 30 0 3 0 - - - - - - 33 0
2.B 2001/02 39 0 - - - - - - - - 39 0
Denera 223 2 13 0 - - - - - - 236 2
Eibar
Euskal Herria
2. 2002/03 24 0 1 0 - - - - - - 25 0
2. 2003/04 3 0 4 0 - - - - - - 7 0
Denera 27 0 5 0 - - - - - - 32 0
Barakaldo
Euskal Herria
2.B 2003/04 11 0 - - - - - - - - 11 0
2.B 2004/05 30 1 - - - - - - - - 30 1
2.B 2005/06 34 0 1 0 - - - - - - 35 0
Denera 75 1 1 0 - - - - - - 76 1
Ibilbide osoan 425 19 28 0 - - - - - - 468 22

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Kepa Zarraga» HISTÓRICO BARAKALDO C.F. (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  2. «ZARRAGA: Kepa Zarraga Arregi (Defensa)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  3. a b «Zarraga | Jokalaria: Atzelaria | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Kepa Zarraga, cinco play offs con el Barakaldo» Canal Barakaldo (elcorreo).
  5. «Kepa Zarraga - Estad. y palmarés» footballdatabase.eu (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  6. «Zarraga, Kepa Zarraga Arregui - Footballer | BDFutbol» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]