Koma diabetikoadiabetes mellitus gaitzak jota dagoen gaixo bat deskonpentsatzen denean agertzen den koma da, azidosi larriarekin. Zeinu kliniko ezaugarriak Kussmaul-en arnasketa, hatsaren azetona-usaina eta deshidratazioa dira. Heriotza ekar dezake berehala tratamendu egokia martxan jarri ezean.[1] Odol-glukosaren jaitsiera baieztatzeko modu bakarra odoleko glukosaren proba edo test bat da. Proba edo test horrek makina berezi bat behar du, eta, beraz, hipogluzemia dagoela susmatuz gero, larrialdiko mediku-laguntzara joan behar da.