Edukira joan

Kupido zutik (Michelangelo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
'Kupido zutik'
Jatorria
Sortzailea(k)Michelangelo
Sorrera-urtea1497 (egutegi gregorianoa)
MugimenduaItalian Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Genero artistikoabiluzia
Deskribapena

Kupido zutik, 1496 eta 1498 artean, Michelangelo eskultore italiarrak egin zuen marolezko eskultura da. Gaur egun desagertuta dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra hau Michelangelok Erroman lehenego aldiz egon zen garaian egin zuen. Garai berean Bacus eskultura ere egin zuen. Kupido zutik Jacopo Galli bankari erromatarrak enkargatu zion. Gallik tamainu naturaleko Kupido bat nahi zuen, zutik, zaharkinaren itxuraz eta oinetan murko batez. Artista berak bere aitari lanaren deskripzioa gutunez azaldu zion: "Apolo oso bat, biluzik, albo batean geziak eta geziontzi dituelarik; eta oinetan edalontzi bat duelarik" (1497ko abuztuaren 19an idatzitako gutuna). Jacopo Gallik bere etxeko lorategian 1572 urte arte izan zuen; urte horretan Bacus eskulturarekin batera Medicitarren bildumara pasa zen. Hau da eskulturari buruz dagoen azken berria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]