Wikipedia, Entziklopedia askea
Herritarrak manifestazioetan, Errusia

Otsaileko Iraultza Errusiar Inperioan 1917. urtean gertatutako lehen iraultza izan zen, 1917ko Errusiako Iraultzaren lehen etapa.

Iraultzaren kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia oraindik Lehen Mundu Gerran zegoenean, biztanleria goseak zegoen, gerraren eraginez zenbait arazo ekonomiko eta sozial izan zituelako Errusiak. Honen ondorioz, emakumeak bakea eta ogi eske atera ziren kaleetara. Denborarekin herritar guztiak manifestazio haietan parte hartzen hasi ziren: herria Tsarraren kontra altxatu zen. Tsarrari herria nolako egoeran zegoen adierazi nahi zioten protesta hauen bitartez.

Tsarraren abdikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gero eta jende gehiago joaten zen protesta haietara: politikariak ere herriaren alde jartzen hasi ziren. Gerora ejerzitoa, Tsarraren alde egon zena, herriaren alde borrokatu zuen ere. Herria ejerzitoarekin batzean, sobietak eratu ziren. Ia guztiek Tsarraren pentsamendu ezberdina zuten. Manifestazio hauek protesta bortitzak bihurtu ziren otsailean, herria altxatu zenean. Horregatik, Nikolas II.a kargutik kentzea lortu zuten. Tsarrak 1917ko martxoan abdikatu egin zuen, biztanleriaren zati handiena haren kotra zegoen eta.

Iraultzaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsaileko Iraultzak tsarismoaren amaiera ekarri zuen, monarkiaren amaiera. Errusian behin-behineko gobernua ezarri zen. Urte berean, otsailetik urrira bitartera, aldaketa gehiago egiten saiatu ziren Errusian, lehen aipatutako sobieten bidez, adibidez. Baina honek ez zuen Errusiako egoera egonkortzea lortu. Aldiz, desegonkortasun honek Urriko Iraultza ekarri zuen gerora, Errusiako Iraultzaren bigarren etapa.