Edukira joan

Lankide:Ota123/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Neguko kirolak edo neguko jarduerak elurretan nahiz izotzetan egiten diren lehia-kirolak eta aisialdiko jarduera ez-lehiakorrak dira.[1] Ezagunenak, eski/snowboard modalitateak, eta izotz gaineko irristaketako modalitateak dira.

Tradizioz, kirol hauek neguan bakarrik praktikatzen ziren leku hotzetan, baina elur artifiziala eta izotz artifiziala sortu denetik, pista eta zelai artifizialak eraiki dira eta malgutasun handiagoa ematen dute kirol hauek praktikatzeko. Izotz eta elur artifizialak, klima beroagoa den inguruetan izotz-pistak sortzea ahalbidetu du, izotz gaineko irristaketa edo patinaje artistikoa, izotz-hockeya, eskia eta beste hianbat kirol praktikatzeko aukera emanez urteko urtaro ezberdinetan.

Banakako kirol arruntetan hauek sartzen dira: iraupen-eskia, eski alpinoa, snowboarda, eski-jauzia, abiadura-irristaketa, patinaje artistikoa, trineoa, skeleton-a, bobsleigh-a eta eski-orientazioa eta elurretako motoen lasterketa. Taldeko kirol arruntetan izotz-hockeya, curling-a eta bandy-a sartzen dira. Parte-hartzaileen kopuruan oinarrituta, izotz-hockeya munduko neguko kirolik ezagunena da, eta, ondoren, bandy-a. [2] Neguko kirolek berezko kirol-ekitaldiak dituzte, hala nola Neguko Olinpiar Jokoak eta Unibertsitateen arteko Jokoak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguan, elurrak eta izotzak beste garraiobide batzuk ekarri ditu, hala nola lerak, eskiak eta patinak. Horren ondorioz, neguko denboraldian, urteko beste garai batzuekin alderatuta, hainbat denbora-pasa eta kirol sortu ziren. Jakina, neguko kirolak ezagunagoak dira neguko denboraldi luzeagoak dituzten herrialdeetan. Neguko kirol gehienak kanpoan jokatzen diren bitartean, izotz-hockeya, abiadura-irristaketa eta neurri bateraino bandy-a barnealdean jokatzen dira XX. mendearen erdialdetik aurrera. Izotz artifizialezko pistek izotz gaineko irristaketa eta izotz-hockeya klima beroagoa duten lurraldeetan jokatzea ahalbidetzen du. Aire zabaleko neguko kirolek eragin handia izango dute datorren mendean izango den klima-aldaketaren ondorioz. [3]

Modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izotz Gaineko Irristaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luge edo Lera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Snowboard-a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alpine snowboard
  • Snowboard cross (boardercross)
  • Slalom Snowskating
  • Slopestyle

Elurretako Motorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Free style
  • Snowcross
  • Recreation
  • Cross-country
  • Hill climbing

Talde Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bandy
  • Broomwall
  • Curling
  • Izotz hockey
  • Sledge hockey
  • Ice stock sport
  • Military patrol
  • Ringette
  • Rink bandy
  • Snow rugby
  • Snow snake
  • Snow volleyball
  • Synchronized skating
  • Yukigassen

Beste Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Izotz eskalada
  • Izotz kriket
  • Ice racing
  • Ice speedway
  • Cold-weather biking
  • Ice canoeing
  • Drifting (motorsport)

[4]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "winter sports, noun". Chambers 21st Century Dictionary. Retrieved 22 February 2010.
  2. ^ "Archived copy". Archived from the original on 17 October 2018. Retrieved 17 January 2018.
  3. ^ Climate Change and Winter Sports: Environmental and Economic Threats
  4. ^ "Cross country for the Winter Olympics". Retrieved 26 July 2016.