Laranjak eta limoiak
Laranjak eta limoiak (Naranjas y limones) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Julio Romero de Torres |
Sorrera-urtea | 1927 |
Izenburua | Naranjas y limones |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura, tenpera pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 104 () × 74 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Museo Julio Romero de Torres (en) |
Bilduma | Museo Julio Romero de Torres (en) |
Laranjak eta limoiak (espainieraz Naranjas y limones) Julio Romero de Torres margolari andaluziarraren margolan sinbolista da. 1927an sortu zuen eta gaur egun Kordobako Julio Romero de Torres Museoan erakusten da.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Neska gazte batek, gerritik gora biluzik, bost laranja erakusten ditu, eskuen eta besoen artean. Laranjen artean bere bi bular ikusten dira, "limoiak" alegia. Gona gorputzean itsatsita dago, neskaren formak erakusten. Emakumea ikusleari begira dago. Fisikoki, egilearen obran ohikoa izan zenez, Andaluziako neska da, beltzarana. Modeloaren atzean laranjondo txiki bat ikus dezakegu, laranjaz beteta; baita pieza arkeologiko batzuk. Neurri batean margolana izadi hil izango balitz bezala dago azalduta. Margolanaren atzealdean marroi kolorea da nagusi; argia neskaren gorputza adierazten du, hondo horren gainean azpimarratuta. Garaian obra hau probokazio gisa izan zen hartuta.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz)Margolanari buruzko komentarioa Julio Romero de Torres Museoaren webgunean.