Las sergas de Esplandián

Wikipedia, Entziklopedia askea
Las sergas de Esplandián
Jatorria
Egilea(k)Garci Rodríguez de Montalvo (en) Itzuli
Argitaratze-data1510 (egutegi gregorianoa)
IzenburuaLas sergas de Esplandián
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasia eta Zalduntza liburua
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
kronologia
Amadis de Gaula eta Addition to the fourth book of the history of Amadis de Gaula (en) Itzuli Las sergas de Esplandián Florisando eta Q18416165 Itzuli

Las sergas de Esplandián (Esplandianen balentriak) Amadis de Gaularekin hasitako zalduneria liburu zikloaren bosgarren liburua da. Bere egilea Garci Rodríguez de Montalvo izan zen, saileko laugarren liburuarena ere izan zena. Lan honen lehen argitalpen ezaguna 1510eko uztailekoa da, baina, inongo zalantzarik gabe, egon zen hori baino lehenagoko argitalpen bat gutxienez (beharbada Sevillan argitaratua 1496an) saileko seigarren liburua den Florisando 1510eko apirilean agertu baitzen.

Lana, 184 ataletan, zaldun honen abenturak kontatzen ditu, Amadis de Gaularen eta Britainia Handiko Oriana printzesaren seme nagusia zena. Itsasontzi hegalari batean (Suge handiaren fusta) eramana dontzeila liluragarriaren haitzera, han sorgindutako ezpata bat bereganatzen du, ondoren Defendatutako Mendira iristen da eta Moztutako Haitzeko gazteluan hiru erraldoi hil zituen eta bere amaren aldetik aitona zuen Lisuarte askatu zuen. Bramato erraldoia hil eta Gandalin eta Lasindo askatu zituen, eta beste abentura batzuk ere izan zituen. Gainera, Leonorina infantaz maitemindu zen, Konstantinopolisko enperadorearen alaba zena, norekin harreman kastu bat izan zuen, eta bere aitarekin borrokatu zuen, Amadisekin, nork bere ausardia frogatzeko erronka jo zion, Esplandianek, garaile irten zena, bere aurkariaren nortasuna jakin gabe. Alabaina, liburuaren zati gehiena heroiak Pertsiako Armato erregearekin eta musulmanekin izan zituen etengabeko borrokak kontatzera dedikatzen da, Konstantinopolis eurenganatzeko aliantza bat osatzen dutenak eta setio izugarri bat egiten diotenak, kristauen garaipenarekin amaitzen dena. Lanaren amaieran, Esplandian Leonorinarekin ezkontzen da, eta Konstantinopolisko enperadoreak tronua utzi zuen Esplandianen mesedetan.

Orohar Amadis de Gaula baino kaxkarragotzat hartua izan den arren, Rodríguez de Montalvoren lan honek ospe handia izan zuen, ezagutzen diren argitalpen kopuru ugarien ondorioz: Sevilla (1510), Toledo (1521), Erroma (1525), Sevilla (1526), Burgos (1526), Sevilla (1542 eta 1549), Burgos (1587), Zaragoza (1587) eta Alcalá de Henares (1588). Cervantesek ere ez zion estimu askorik, On Kixoteren liburutegian sutara joango ziren liburuak zeintzuk izango ziren aukeratzean, "semearentzat aitaren ontasunak ez zuela balio izan behar" erabaki zen, eta sutara jaurtia izan zen, nondik Amadis de Gaula salbatu zen.

Liburuaren amaieran (CLXXXIV. atala), egileak jarraipen bat aipatzen du, Talanque eta Maneli Zuhurraren (Irlandako Cildadán erregea eta Solisaren, Talanqueren amaren aldeko izeba, ezkontzaz kanpoko semea zena) ekintzak kontatuko zituena, eta, ustez zalduneria ordena orotan liburu handi eta barregarri bat zena, munduko arte guztien oso jakituna zen jakintsu handi batek idatzi zuena; baina pertsonaia horiek ez ziren istorioa jarraituko zutenentzat interesgarriak izan. Liburuaren bi jarraipen ezberdin egin ziren, horietako bakoitzak akzioa Rodríguez de Montalvok amaitzen duen toki berean hasten duena: Florisando, Ruy Paéz de Riberarena (1510) izen horretako zaldunaren abenturak kontatzen dituena, Amadis de Gaularen iloba zena, eta Lisuarte de Grecia, Feliciano de Silvarena (1514), Esplandianen lehen semearen abenturak kontatzen dituena.

Kalifornia izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanean agertzen den fikziozko lekuetako baten izena, Kalifornia penintsula[1], Kalafiaren jaurerriari lotuta dago, Amazonen Erregina zena. Erregina Esplandianetaz maitemindu zen baina bere lehengusu Talanquerekin ezkondu zen azkenean, Galaor eta Juliandaren ezkontzaz kanpoko semea zena. Ospea lortu zuen izenak, utopia bat zuen uharte batena baitzen, eta espainiar konkistatzaileek gaur egun Mexiko eta AEB arteko mugan dagoen eremua izendatu zuten horrela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Montalvo, Garci Rodríguez de. (1526). Las Sergas de Espla[n[dian, El Ramo que de los quatro libros de Amadís sale llamado Las Sergas de Esplandian hijo de Amadís de Gaula: Las quales fueron escriptas por mano dels maestro helisabad porque fuessen magnifiestos los grandes hechos que en armas hizo .... acosta y espe[n]sa de Jua[n] de Ju[n]ta (Noiz kontsultatua: 2024-05-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]