Liliana Colanzi
Liliana Colanzi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Liliana Colanzi |
Jaiotza | Santa Cruz de la Sierra, 1981eko martxoaren 27a (43 urte) |
Herrialdea | Bolivia |
Bizilekua | Mexiko |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea master : Latin American studies (en) Cornell Unibertsitatea doktoretza : Literatura konparatu Universidad Privada de Santa Cruz de la Sierra (en) lizentzia : social communication (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Cornell Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | kontakizun laburra |
Liliana Colanzi Serrate (Santa Cruz de la Sierra, 1981eko martxoaren 27a) idazle, editore eta kazetari boliviarra da.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizarte Komunikazioa ikasi zuen Santa Cruzeko UPSAn. Cambridgeko Unibertsitatean Latinoamerikako Ikasketak masterra egin zuen eta ondoren, Cornelleko Unibertsitatean doktoretza atera zuen Literatura Konparatuan.[2] Egun, literatura latinoamerikarreko irakaslea da Cornellgo Unibertsitatean.[3]
Kazetari gisa Deber, El Nuevo Día eta Número Uno bezalako baliabide inprimatuetan argitaratu du, baita El País, Letras Libres, Americas Quarterly, The White Review, El Desacuerdo eta Etiqueta Negra bezalako komunikabideetan ere.
Editore lana egin du Conductas erráticas (2009) eta Mesías (2013) bezalako argitalpenetan.[1] 2017an, "Dum Dum Editora" argitalpen-proiektuari ekin zion, Sara Gallardo idazle argentinarraren Eisejuaz eleberriarekin.[4] 2019an, La Desobediencia: Antología de ensayo feminista argitaratu zuen Dum Dum Editora argitaletxearekin, non Boliviako hainbat idazleren lanak biltzen dituen, hurrenez hurren, Fabiola Morales Franco, Magela Baudoin, Fabiola Gutiérrez, Paola R. Senseve T., Valeria Canelas, Lucía Carvalho, Christian Daniel Egüez, Virginia Ayllón, Alison Spedding Pallet eta María Galindo.[5] Virginia Ayllónen arabera, antologia hau Boliviako lehenengo antologia feminista da, "emakumeek emakumeentzat idatzia, baina ez bakarrik".[6]
Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2015ean Aura Estrada Nazioarteko Literatur Saria irabazi zuen, gaztelaniaz idatzi eta Mexikon edo Estatu Batuetan bizi diren 35 urtetik beherako idazleei emandako saria dena.[7]
- 2017an, Gabriel García Márquez Ipuin Hispanoamerikarreko Sarian finalista izan zen Nuestro mundo muerto liburuarekin.[8]
- 2017an, 40 urtetik beherako Latinoamerikako 39 idazleren artean aukeratu zuen Kolonbiako Hay Festival-ek.[9]
- 2022an, Ribera del Duero saria irabazi zuen Ustedes brillan en lo oscuro ipuin liburuagatik.[10]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Vacaciones permanentes (2010)
- La ola (2014)[11]
- Nuestro mundo muerto (2016)
- Ustedes brillan en lo oscuro (2022)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Liliana Colanzi - 25» sites.google.com.
- ↑ Liliana Colanzi. Editorial Reina Negra.
- ↑ https://romancestudies.cornell.edu/liliana-colanzi
- ↑ Llega Dum Dum, la editorial con un pie en la selva y otro en Marte - Diario Pagina Siete. .
- ↑ (Gaztelaniaz) LA DESOBEDIENCIA | ANTOLOGÍA DE ENSAYO FEMINISTA. 2023-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
- ↑ Bovi, María José. (2020). «Colanzi, Liliana (Ed.) (2019). La desobediencia.Antología de ensayo feminista. Santa Cruz, Bolivia: Dum DumEditora, 2019» Telar: Revista del Instituto Interdisciplinario de Estudios Latinoamericanos (25): 275–284. ISSN 1668-3633. (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
- ↑ Liliana Colanzi gana Premio Aura Estrada de Literatura. .
- ↑ https://www.eldeber.com.bo/escenas/Liliana-Colanzi-finalistas-del-Premio-Garcia-Marquez-20171004-0032.html
- ↑ http://www.opinion.com.bo/opinion/articulos/2017/0509/noticias.php?id=218657
- ↑ Marcos, Javier Rodríguez. (2022-03-24). «Liliana Colanzi, el secreto peor guardado de la literatura latinoamericana joven, gana el premio de cuento Ribera del Duero» El País.
- ↑ (Gaztelaniaz) Hidalgo, Rodrigo. (2014-10-14). ««La ola» de Liliana Colanzi» El Guillatún (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).