Loch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionala
Loch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionala | |
---|---|
Kokalekua | Argyll eta Bute, Perth eta Kinross, Stirling eta Mendebaldeko Dunbartonshire Eskozia |
Azalera | 1865 |
Sorrera | 2002 |
Loch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionala (ingelesez Loch Lomond and The Trossachs National Park eta Eskoziako gaeleraz Pàirc Nàiseanta Loch Laomainn is nan Tròisichean ) Eskoziako parke nazional bat da. Argyll eta Bute, Perth eta Kinross, Stirling eta Mendebaldeko Dunbartonshire konderrien artean banatzen da, 2002. urtean sortu zuten eta eta 1,865 km²-ko azalera du. Nagusiki Loch Lomond aintzira eta hainbat mendikatek osatzen dute, horien artean Trossachs mendikatea dago.
Parke natural honetan Eskoziako mendi garaienetako batzuk daude: Ben Lomond, Ben Lui, Beinn Challuim edota Ben More, gainera bere lursailetatik West Highland Way ibilbide luzea iragaten da.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Loch Lomond aintzira.
-
Argyll Baso Parkea.
-
Trossachs aintzira.
-
Conic Hill muinoa.