Lotura itsaskorra[1] edo tirita(Heg.) luzapen laburreko zinta itsasgarria da, erdian apositu esterilizatu bat duena, zauri txikiak tratatzeko erabiltzen dena.
Produktua Earle Dickson estatubatuarrak garatu zuen 1917an, Johnson & Johnson laborategietarako lan egiten zuenak, bere emaztea sarritan mozten zela sukaldean lanean ari zela eta erraz askatzen zitzaizkion hesgailu deigarriak erabiltzen zituela konturatu zenean.[2]