Lutxi Mancisidor
Lutxi Mancisidor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1937 (86/87 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikologoa |
Lutxi Mancisidor (Zumaia, Gipuzkoa, 1937) gipuzkoar musikologoa da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiako Kontserbatorioan egin zituen Musika ikasketak. 1961ean misiolari egon zen, eta geroago Madrilen egin zituen goi-mailako ikasketak José Cubilesekin. Gregoriar kantuan, musika-formetan eta musikaren historia gaietan diplomatu zen Le Manseko San Gregorio eskolan. Liturgia Musika Berritzeko Kontzilio ondoko Batzordean parte hartu zuen ondoren.
1969-1975 bitartean Zairen egon zen misiolari, eta irakasle aritu zen Kinshasako Kontserbatorioan, eta Zaireko Nazio Museoko Ikerkuntza Sailaren arduradun izan zen musika-arloan. Euskal Herrira itzuli zenetik musikaren pedagogiaren berrikuntza izan du eta du bere lanaren helburu nagusi.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.