Made In Euskal HerriaEsne Beltza musika talde euskaldunaren estudioko lehenengo albuma da. Bertan soul, reggae, ska eta hainbat soinu nahasten dituzte.
Diskak 15 kantu biltzen ditu, baita making off-a ere. Hitzak, Solanoren proiektu orotan bezala, Jon Garmendia «Txuria»k idatzi ditu, «maitasunaren, nortasunaren eta askatasunaren aldeko aldarriak lau haizetara zabalduz». Maialen Lujanbiok eta Jon Maiak bina kantetako letra sortu dituzte.[1]