Manuel Gutiérrez Estévez
Appearance
- Artikulu hau antropologoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manuel Gutiérrez».
Manuel Gutiérrez Estévez | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1943 (80/81 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antropologoa eta irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Manuel Gutiérrez Estévez (Madril, 1943) espainiar antropologoa da. Latinoamerikako herri indiarretan espezializatua. Politika-zientzietako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitatean, eta handik Ameriketako antropologia ikertzera igaro zen. Irakasle izan zen eta bere diziplinaren lehen berritzaileetako bat, Espainiako Gerra Zibilak (1936-1939) utzitako hutsunearen ondoren. 1970eko hamarraldian Ameriketako indiarrei buruzko ikerketak egiten hasi zen (kitxuak, kitxeak, maia-yucantadarrak), mitologia eta indiarren xamanismoa aztertzeaz gainera. Erakunde eta antolakunde indiar batzuk sortu zituen Espainian: Survival International España eta Aula Bartolomé de Las Casas, besteak beste.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.