María Luisa Cuerda Arnau
María Luisa Cuerda Arnau | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | legelaria, unibertsitateko irakaslea eta katedraduna | ||
Enplegatzailea(k) | Jaume I.a Unibertsitatea |
María Luisa Cuerda Arnau (Espainia, XX. mendea) legelaria, irakaslea eta ikertzailea da. Zuzenbide Penaleko katedraduna da Castellóko Jaime I. Unibertsitatean.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1986. urtean Zuzenbide lizentziatura lortu zuen, Valentziako Unibertsitatean eta 1995ean doktoretza Castellóko Jaume I Unibertsitatean.[1][2]
Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1995ean Castellóko Jaime I. Unibertsitateko irakasle titular izendatu zuten.[3] 2009tik Zuzenbide penaleko katedraduna da.[1][4] 2000. urtetik 2014. urtera ordezko magistratu gisa aritu zen Castellóko Probintzia Auzitegian. Castellóko Jaume I Unibertsitateko zuzenbide penaleko, kriminologiako eta adimeneko ikerketa-taldeko kidea da.[5] Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalaren zuzenbide-arloa koordinatu zuen.[6] Politika kriminaleko azterketa-taldeko zuzendaritza-batzordeko kidea izan zen. Hainbat artikulu, liburu kapitulu eta monografiaren egilea da.[7][8]
Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2020 Kontseilu Sozialaren saria ikerketa-ibilbide onenarengatik.[9]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b María Luisa Cuerda Arnau. .
- ↑ Prof. Dra. Mª LUISA CUERDA ARNAU. .
- ↑ 1046 Lunes 15 enero 1996 BOE num" 13. .
- ↑ «María Luisa Cuerda Arnau - Editorial Tirant Lo Blanch» editorial.tirant.com.
- ↑ González, Wenceslao J.. (1999-02-28). «Ciencia y valores éticos: de la posibilidad de la ética de la ciencia al problema de la valoración ética de la ciencia básica» Arbor 162 (638): 139–171. doi: . ISSN 1988-303X..
- ↑ «Universitat Jaume I» www.uji.es.
- ↑ CUERDA ARNAU, MªLUISA. .
- ↑ https://raco.cat/index.php/InDret/article/view/399942. .
- ↑ «María Luisa Cuerda Arnau - Editorial Tirant Lo Blanch» editorial.tirant.com.