Mercedes Agirrezabalaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mercedes Agirrezabalaga
Bizitza
JaiotzaIrura1928ko irailaren 22a (95 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Arantza
Erraketistak

Mercedes Agirrezabalaga Indagoyen (Irura, Gipuzkoa, 1928ko irailaren 22a) erraketista profesionala izan zen. Arantza izengoitiaz jokatu zuen, aurrelari postuan, Madrilgo, Mexikoko eta Acapulcoko frontoietan.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercedes Agirrezabalagak Madrilgo Chiqui-Jain, Acapulcoko Jai-Alain eta Mexikoko Metropolitano eta Colón frontoietan jokatu zuen bere erraketista ibilbidean zehar

Mercedesez gain hainbat erraketista sortu ziren Iruran, besteak beste; Gloria Agirrezabalaga Olano, Garbiñe Balerdi Urrestarazu, Eladia Balerdi Urrestarazu, Eladia Altuna Balerdi, Belén Balerdi Urrestarazu eta Izaskun Ayestaran Pérez.

Erraketisten historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino.

Aintzindariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketistak garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin eta mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu zirenak 1917 eta 1980 artean. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.[2]

Erraketistak pilotalekua. Ibarra

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020an 'Erraketistak' izena jarri zion Ibarrako Udalak Emeterio Arreseko pilotalekuari; GKo Gallerykoek margotu zuten murala. Aurreko urtean Izaskun Ayestaran erraketista ohia omendu zutenean hari zin egin zioten, erraketista guztien omenez, Emeterio Arreseko pilotalekuari Erraketistak izena jarriko ziotela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mercedes Aguirrezabalaga Indagoyen Arantza | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  2. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  3. «Erraketisten omenezko izena, pilotalekuari - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]