Nancy Zubiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nancy Zubiri
Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSan Frantzisko
Los Angeles
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
National University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta irakaslea

LinkedIn: nancy-zubiri-349167b Edit the value on Wikidata

Nancy Zubiri (San Frantzisko[1], 1959[2]) euskal estatubatuar idazle, kazetari eta irakaslea da[1][3].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nancy Zubiri euskal eta perutar jatorrikoa da. San Frantziskon jaio zen 1959an eta bertan hazi zen, baina gero Los Angelesera joan zen bizitzera. Oso lotuta sentitzen da gurasoen bi kulturekin. Zazpiak Bat taldean dantzatu zuen gaztetan[1].

1980tik 1982ra zientzia politikoak ikasi zituen Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn, eta 2010ean hezkuntzako masterra egin zuen Kaliforniako Unibertsitate Nazionalean[4].

Hainbat egunkarirekin kolaboratu du, besteak beste Los Angeles Times, Oakland Tribune, Antioch Daily Ledger, Sonoma Index-Tribune[1] eta Berria[5]. 2009an Euskal Kazeta albiste webgunea sortu zuen, eta bertan Estatu Batuetako euskal etxeek antolatzen dituzten kontu gehienak jartzen ditu[1][6].

Kazetari lanetan zegoela, A travel guide to Basque America euskal-estatubatuar gidaliburua idaztelo diru-laguntza jaso zuen. 1998an lehen edizioa plazaratu zuen eta 2006an bigarrena[6]. Liburu hori euskaraz eta gaztelaniaz ere argitaratzeko asmoa du[7]. 2022an bigarren liburua argitaratu zuen, Jaialdi: A Celebration of Basque Culture izenekoa[2].

1999an hasi zen lanean Venice High Schoolen, non ingelesa, gaztelania eta kazetaritza irakatsi zituen[3][8]. 2020an erretiroa hartu zuen[1][8].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A travel guide to Basque America (1998)[6]
  • Jaialdi: A Celebration of Basque Culture (2022)[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Ingelesez) «Nancy Zubiri, Editor» Euskal Kazeta (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  2. a b c (Ingelesez) Zubiri, Nancy. (2022). Jaialdi: A Celebration of Basque Culture. University of Nevada Press ISBN 9781647790547. (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  3. a b «Nancy Zubiri, Euskal Kazetako editorea: "Maite dut Jaialdi, uste dut beti segituko dudala hona etortzen"» Euskal Kultura 2015-09-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  4. (Ingelesez) «Nancy Zubiri» LinkedIn (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  5. «Zubiri, Nancy» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  6. a b c «Nancy Zubiri: “Gustatzen zait pentsatzea belaunaldi berriak euren jatorriarekiko jakinmina izaten laguntzen ditugula”» Euskal Kultura 2014-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  7. «Nancy Zubiri kazetariak 'A Travel Guide To Basque America' liburu-gida eguneratzeari ekin deutso» Bizkaie! 2003-09-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  8. a b (Ingelesez) Escobar, Julia. «After 20 Years The Oarsman’s adviser Ms. Zubiri Retires» The Oarsman 2020-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]