Natxo Etxebarrieta
Natxo Etxebarrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1964 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | 1996ko urtarrilaren 5a (31/32 urte) |
Heriotza modua | : HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea eta abeslaria |
Mugimendua | Euskal Rock Erradikala |
Genero artistikoa | punk |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Natxo "Abitxuela" Etxebarrieta Jiménez (Gasteiz, 1964-1996ko urtarrilaren 5a) Cicatriz punk taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria izan zen eta ETAko ekintzaile historikoa zen Txabi Etxebarrieta eta José Antonio Etxebarrieta abokatuaren loba ere bai. Aldi berean, Natxoren taldea bertsionatu zuen Zarpazo! a cicatriz musika taldeko Gaizka Etxebarrieta abeslaria du anaia.[1][2]
Cicatriz, Euskal Rock Erradikalaren barnean egonik, mugimendu honen musikari eta abeslari aipagarri bat da.
Drogaren munduan ibili eta gero eta istripu larria izan ondoren kontzertuetan mugitzeko arazoak izan zituen. HIESaren ondorioz hil zen 1996an.[3]
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Cicatriz»
- Maketa.
- Kortatu, Kontuz Hi! eta Jotakierekin elkarbanatutako diskoa.
- Inadaptados.
- 4 años, 2 meses y 1 día.
- Colgado por ti.
- En Directo.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://web.archive.org/web/20180215023641/http://www.baga-biga.eus/eu/berriak/zarpazo-a-cicatriz_15.html
- ↑ Huan Porrah Blanko. (2006). Negación punk en Euskal Herria. Txalaparta ISBN 84-8136-468-1..
- ↑ «La generación maldita del punk euskaldun» Diario Vasco 2014-11-17.