Ornitorrinkus
Appearance
Ornitorrinkus | |
---|---|
Maialen Lujanbio, Judith Montero, Xabier Erkizia taldearen | |
Argitaratze data | 2010 |
Musika mota | Esperimentala |
Hizkuntza | Euskara |
Ornitorrinkus hiru sortzaile euskaldunen artean 2006 eta 2008 bitartean ondutako proiektua izan zen. Maialen Lujanbio bertsolaria, Judith Montero musikaria eta Xabier Erkizia soinu artista izan ziren hiru lagun horiek. Zuzeneko emanaldiak antolatu zituzten batik bat, baina 2010ean diskoa ere kaleratu zuten, liburu batekin hornitua.
Ornitorrinkus honela definitu zuten bere sortzaileek: "Musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena"[1].
Kredituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maialen Lujanbio (ahotsa, hitzak)
- Judith Montero (saxofoia)
- Xabier Erkizia (elektronika, ekoizpena)[2]
Kantu zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- logika ariketa
- belarri ninia
- aurre juzku harri kozkor
- balu bihotzik
- izateko baimen eske
- erritma
- hain hurbil eta hain urrun
- galderabaki
- proto-kanta: esistitzen ez den herrialde bateko sehaska kanta
- argilun: hizkuntza komun baten bila 1
- ez egin lorik basuan
- hizkuntza komun baten bila 2
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabier Erkizia: "Ornitorrinkus"» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ (Ingelesez) «ornitorrinkus - Ornitorrinkus» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).