Paolo Girardi
Paolo Girardi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | mineralogoa |
Paolo Girardi XIV. mendeko Florentziako txanponen ekoizpenean eta metaletan espezialista izan zen. Nafarroako Erresuman bizi zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Girardiri buruzko informazio gutxi ezagutzen da. 1340an Filipe III.a Nafarroakoak, Frantziako Evreuxen bizi zela, gobernuko ekimen berriak jarri zituen martxan. Helburu horrekin hiru erreformatzaile izendatu zituen eta Nafarroara bidali zituen; hirurek botere handia zuten. Funtzionario horiek ekimen desberdinak abiatzen saiatu ziren: burni eta kobre meategi berriak irekitzea eta txanponak sortzea, besteak beste. Azken hau egiteko Nafarroako Gorteekin negoziazioetan hasi ziren. Egoera horretan Paolo Girardi florentziarra deitu zuten, tartean Urrobin aurkitutako zilar-meategietan lan egiteko; horretarako dirutza eskaini zioten, 200 libera urteko.[1] Girardi Nafarroan 1343 arte egon zen; azkenik, ezkutuan, alde egin zuen.
Girardiren txostena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paolo Girardiren ospea Filipe III.a Nafarroakoarentzat prestatu zituen txosten bikoitz batean oinarritzen da. Dokumentu horiek Nafarroako errege-erreginen jauregian dagoen Nafarroako Artxibategian gordetzen dira. Txostenean bi atal daude:
- Meategien ustiatzeari buruzkoa: horretan Nafarroako erregeari aholku batzuk ematen dizkio ustiapen hori hobetzeko.
- Txanpon irartzeari buruzkoa: atal hau ezagunena da. Jakintsu florentziarrak hiru txanpon mota desberdinak proposatu zituen gizarte mailaren araberakoak: nobleentzat, merkatarientzat eta behe herrirarentzat. Peter Spuffordek (1934-2017) Erdi Aroko txanponen gaineko liburuan proposamen hau jaso zuen.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iñigo Mugueta Moreno:Política monetaria en Navarra bajo el reinado de los primeros Evreux (1328-1349) en la España Medieval, 27, 2004, 77-104 or.