Parasite (Kiss abestia)
Parasite (Kiss abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
Kissen musika-lana | ||||
Egilea(k) | Kiss | |||
Argitaratze-data | 1974 | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | hard rock | |||
Diskoetxea | Casablanca Records | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Hotter Than Hell | |||
Hitzak | MetroLyrics | |||
Kissen kronologia | ||||
|
Parasite | ||||
---|---|---|---|---|
Kiss(r)en abestia Hotter Than Hell albumetik | ||||
Argitalpena | 1974ko urriaren 22a | |||
Grabazioa | 1974ko abuztua | |||
Musika mota | Hard rock, heavy metal | |||
Iraupena | 3:02 | |||
Diskoetxea | Casablanca Records | |||
Idazlea | Ace Frehley | |||
Ekoizlea | Kenny Kerner eta Richie Wise | |||
Hotter Than Hell abesti zerrenda | ||||
|
Parasite Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, taldearen estudioko bigarren albumean argitaratua, 1974ko Hotter Than Hell albumean. Abestia taldeko gitarjole nagusia zen Ace Frehleyk albumerako idatzitako hiru abestietako bat da. Albumeko abesti zailenetako bat denez, "Parasite" hurrengo biran jo zuten, baina abestia setlistetik kendu zuten Destroyer Tour birarako, eta ez zuten berriro jo 1992ko Revenge Tour birara arte. Abestia azkenengo aldiz jo zuten Kiss Alive/35 World Tour biran zehar. Frehley bere abesteko gaitasunekin ziur ez zegoenez, Gene Simmonsi abesten utzi zion, taldeko baxujoleari.
Agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Parasite" hurrengo Kiss albumetan agertzen da:
- Hotter Than Hell - estudioko bertsioa
- Alive! - zuzeneko bertsioa
- The Originals - estudioko bertsioa
- You Wanted the Best, You Got the Best!! - Alive! bertsioa
- The Box Set - estudioko bertsioa
- Gold - estudioko bertsioa
- Kiss Chronicles: 3 Classic Albums - estudioko bertsioa
- Kiss Alive! 1975-2000 - Alive! bertsioa
- Ikons - estudioko bertsioa
- Kiss Alive 35 - zuzeneko bertsioa
Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Anthrax taldearen bertsioa beraien 1991ko Attack of the Killer B's arrakasta diskan eta 1994ko The Island Years zuzeneko albumean agertzen da.
- Forever Wild, Sebastian Bachen zuzeneko bideoak abestiaren bertsio bat dauka.
Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gene Simmons - baxua, ahotsak
- Paul Stanley - gitarra erritmikoa, koruak
- Peter Criss - bateria, koruak
- Ace Frehley - gitarra nagusia