Pedro Kastrejana
Appearance
Pedro Kastrejana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Loiu, ? |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Pedro Kastrejana (Loiu, ?-?) bizkaitar bertsolaria izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Larrauri baserrian jaioa eta Kareane baserrira ezkondua (Mari Cruz Bolunburu Kareagarekin). Gerra aurreko bertsolaria zen,[1] etorri handikoa, izan ere, bertsolari familia batekoa zen. Haren aita Erramon Kastrejana eta anaia Hipolito ere bertsolariak izan ziren.
Bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Balendin Enbeita “Urretxindorra” bertsolari handiaren garaikoa zen. Besteak beste, harekin kantatu zuen 1958ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean[2] eta, “Urretxindorrak” berak dionez, baita 1929 inguruan Mungiako txapelketa baten ere.
Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bat-bateko sariketak: Mungiako saria 1930[3]
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 1958 : finala Bilboko Areatzan. (Orduko egunkarien arabera, 12-14 mila ikusleren aurrean abestu zuten)
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 1962 : kanporaketa
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 1964 : kanporaketa (Uztailaren 19an, Mungian)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Bertsolaritzari garai zailean arnasa emana» Berria 2014-12-16.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-12-22). 50 urte beranduago, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. .
- ↑ bdb.bertsozale.com